SELEKTAH SOUND SYSTEM

Azalpen laburra

SELEKTAH SOUND SYSTEM 

Selektah Kolektibokoen sound systema zen. 

Selektah Sound Systema Pasaiako jaietan (Kamio tabernak antolatuta). Molte Mc, DZ, Aritz eta Daddy Jeff.

Selektah-ko kideei, zuzeneko emanaldiak era askeago batean egiteko aukera ematen zigun eta horretarako sound systemaren formatoa aukeratzen genuen. Selektah-ren diskoetatik haratago, formato honek, artixta anitzekin batera aritzea ahalbideratzen zuen, Selektah-ko kide guztiak batera emanaldian parte hartu behar izan gabe ere.

Selektah Sound Systema (DZ, Aritz eta Daddy Jeff, kasu honetan) Raul Black jikorekin batera. Zizurkilen.


Sound systemak Jamaikako dantzaleku mugikorrak dira, soinu ekipoa (bafleak, anplifikadoreak...) furgonetan kargatu eta auzoz auzo festak antolatzen dituzte. Festak egiteko eredu irekia da, normalean musika aukeratzaile bat ( selektorea) eta mikrofonoa eskutan hartuta hitz egin edo abesten duen animatzailea dago ( MC edo toasterra ). Festak ez du aurrez erabakitako eskemarik jarraitzen, inprobisazioan oinarritzen da neurri handi batean eta irekia da, jende desberdinak parte hartu dezakeelako; abesten, instrumenturen bat zuzenean jotzen edota dantzatzen ( break dance...). Jendea dantzan jartzeko helburua du eta ez da horrenbeste ikusteko antolatutako zerbait. 

Selektah Sound Systema (Zigor DZ eta Aritz), Endika 121 Krew eta Maisha MC-rekin batera. Aulkian Samu breaker txikia :-)  Bilbo Santutxu Korrika jaia.

 

 

Azalpen luzea

Era honetan aurkezten genuen egiten genuena eta erabiltzen genituen formato desberdinak:

 

SELEKTAH KOLEKTIBOA 

Selektah Kolektiboa Euskal Herrian musika beltza deitzen duguna zabaltzearen eta indartzearen beharretik sortzen da. Zoritxarrez, asko dira oraindik horrelako musika estiloekiko ditugun aurreritziak eta horrek musika estilo hauen zabaltzea ostopatzen du. Bestetik, gizarteko beste arloetan gertatu bezala, musikan ere uniformizazioa eta estilo bakarra bultzatzen da musika industria eta komunikabide haundien aldetik. Hori horrela izanda eta musika adiktoak garela kontutan izanda, gure gustoko musika estiloen bazterketaren kontra zerbait egin behar genuela pentsatu genuen eta horretarako gure eskura dauden tresna desberdinak erabiltzen ditugu; hala nola, guk konposatu eta kantatutako abestiak, kontzertuak, festa eta sound systemak, irrati saioak, fanzineak, etab. Musikaz gozatu eta musikaren bidez gauzak aldatzeko aukera eta beharra ikusten dugulako. 

SELEKTAH SOUND SYSTEM 

Selektah Kolektiboak adierazpide desberdinak erabiltzen ditu. Selektah Kolektiboaren aurpegi ezagunena kaleratu dituen diskak dira, hauetan, rap musika da nagusi baina aurrez esan bezala, anitzak eta aberatsak dira Selektah Kolektiboak erabiltzen dituen tresna eta musika estiloak (rap, reggae, funk, soul, brasilgo musika, afrikarra, elektronikoa...). 

Horietako bat Selektah Sound System bezala aurkezten duguna da. Festa antolatzeko modu irekia da, jamaikarren sound systemetan oinarrituta musika jarri eta musika horren gainean abeslariak aritzen dira, aurrez prestatutako letrekin edota momentuan egindako inprobisaketekin. Ez du aurrez erabakitako biderik jarraitzen, momentuan momentuko egoerari erreparatzen zaio. 

 


Zigor DZ eta Aritz sound system musika aukeraketan (musika beltza: reggae, rap, funk, afro-brasildar doinuak, e.a.). Emanaldia girotzen 
Abeslari bat edo bi (Daddy Jeff, Black Jiko, Maisha, Endika, Rufo, Norte Apache, etab.), emanaldiaren aurkezle-animatzaile modura hasieran eta eurek konposatutako letrak abesten gero. 
Break dantzariak, gorputzaren espresioaren adierazle eta emanaldiari ikusgarritasuna emanez. 


ABESLARI GAZTEEN TARTEA 
Asko dira Euskal Herrian, rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak. Selektah Sound Systemaren bidez gustura aritzeko aukera eman nahi diegu. 

Selektah-koen sound systemetan abesalri gazteei ere aukera eman nahi genien emanaldiak eskeini ahal izateko. Josu eta Adrian, Dady Jeffekin batera. Pasaiako Kampsa gune okupatuan.


Euskal Herrian, gure historiaren garai zehatz batean bizi gara, ez ditugu begiak itxi eta inguruan duguna ahaztu nahi. Bizirik gaude eta historia horren parte izan nahi dugu eta gure esku dagoen neurrian gauzak aldatu eta hobetu nahi ditugu. 

ARITZ SOUND SYSTEM

Sound system abeslari toasterrak

Sound System hitzaren zentzua hobetu ulertzeko asmoz, hauxe idatzi genuen TXalaparta argitaletexearekin kaleratu genuen  "Bob Marley: Begirunea, maitasuna eta askatasuna" izeneko liburuan:

Jamaikako sound systema. Marrazkia: Mikel Barreiro.

 

TOASTER EDO DEEJAYA. JAMAIKAKO INPROBISADOREAK 

Jamaika edo Xaymaca (irlako lehen biztanleek deitzen zuten bezala) ibai eta basoen paradisua da baina baita sufrimenduaren lurra ere. Kristobal Colonen bigarren bidai zoroan aurkitu zuten espainiarrek eta bertako biztanleak akabatu eta gero Afrikatik indarrez eraman zituzten beltzak esklabu modura lan egin zezaten. Ingelesak espainiarrei irla kendu eta gero esklabutzarekin jarraitu zuten eta urte askotan, Jamaika, Britania Haundia izeneko inperioaren parte izan zen. 1962an independentzia lortu eta ustez, aro berria jaiotzen da jamaikarrentzat. Ska musikaren urteak dira, lehen irrati emisorak eta lehen sound systemak kaleetan. 
Sound Systemak jamaikako dantzaleku mugikorrak dira. Furgoneta baten gainean pilatutako bafle, anplifikadore, plato eta gainantzeko soinu aparailuekin auzoz auzo doaz diska jartzaileak. Edozein txoko ona da soinu ekipoa montatu eta musikarekin festa antolatzeko. Hasiera batean kantuak jartzea besterik ez zuten egiten baina denborarekin "animatzaile" paperak protagonismoa hartuko zuen. Toaster edo deejaya jaio zen. 
Hasiera batean, jendea dantzatzera animatu eta kantuak aurkezten zituzten eta pixkanaka kantuak berak baina protagonismo haundiagoa hartuko zuten. Kantuak aurkeztearekin batera kantuen erritmoen gainean errimatzen hasiko ziran, aurrez prestatutako esaldiekin batzuetan eta bapatean osatutako errimekin gehienetan. Edozein gai balio du; politikoa, soziala... berdin dio, ikutu ironikoa erabiltzen dute eta jendearen irribarrea bilatzen dute. 

Musikak sekulako garrantzia du Jamaikan. Jamaikarrek egun osoan ari dira musika entzuten eta karibean duten eguraldi "pribilegiatuarekin" edozein txoko da ona. Sound system desberdinen arteko lehia izugarria da eta toaster edo deejay-ren papera oso garrantzitsua da. Festa animatzaile izatetik reggae musikaren azpiestilo izatera pasa da toastinga eta gaur egun, estilo horretan oinarritutako diskak kaleratzen dira. 


ARITZ SOUND SYSTEM

X agenda adibidea - 2005 agenda apiriletik aurrera

Selektah Sound System izenarekin emanaldi asko egin genituen. Azkenean, horrenbeste jende desberdinarekin elkartuta, zaila izaten zen emanaldia aurkezteko izena aukeratzea. Egiten genituen saioen agenda potoloaren adibide txikia doa jarraian:

 

SELEKTAH SOUND SYSTEM – 2005 
MUSIKA BELTZAREN ZABALKUNDEA EUSKAL HERRIAN

Apirilak 2, larunbata. ZUMAIA. San Telmo jaiak. TXOSNAK. Gaua.
Eszenatoki txikia, Ekipoa gure kontu.

Selektah Sound Systema Zumaiako txosnetan. Molte Mc, Daddy Jeff eta Aritz. Jamaikar erara, lagunez inguratuta :-)

 

Apirilak 8, ostirala. SELEKTAH KOLEKTIBOA. BERGARA. Jam.

ATZERATUTA ! IRAILEAN.Apirilak 16, larunbata. MOLOTOFF IRRATIKO FESTA. Arratsaldean kontzertua+ pintxo afaria + antzerki sketxa + zozketa + sound system. Militantzia.

ATZERATUTA !  Apirilak 22, ostirala. TAFALLA. KABALZETA TABERNA. 

Apirilak 28, osteguna. GASTEIZKO GAZTETXEA URTEURRENA.
Arratsaldean talde eta abeslari gazteak eta gauean, Selektah Sound System. Ekipoa gure kontu.

Maiatzak 3, asteartea. DZ & ARITZ. IRUN Ikastola. Txapa + scratch. 09.00etan.
Maiatzak 13, ostirala. ORTUELLA jaiak. SELEKTAH SOUND SYSTEM + BREAKERS. Arratsaldean ikastaroak + gauean (22:00etan) emanaldia.

Maiatzak 20, ostirala: Leioa (Bilbo). Aritz + Breakers. Goizean.
Maiatzak 21, larunbata: Aritz Sound System. Lerin (Nafarroa).

Maiatzak 28, larunbata: Aritz Sound System. Urnietako Gazte jaiak. Sarobe

Ekainak 3, ostirala: Aritz Sound System. Zumaia, Ihintza taberna.
Ekainak 4, larunbata: Aritz Sound System. Hernani, Itsaski taberna.

SUSPENDITUTA! Ekainak 10, ostirala. DZ & ARITZ. Martutene ikastola.

Ekainak 11, larunbata: HIP-HOP EGUNA HERNANIN. Goizean break, scratch eta grafitti tailerrak eta arratsaldean erakustaldia. MIKROA ZABALIK. 

Ekainak 17, ostirala: Aritz Sound system. SOS Arrazakeria. Lasarte. Sustrai.
Ekainak 18, larunbata: Selektah Sound System. Urretxu frontoia. Gaztetxearen alde.

Ekainak 25, larunbata. SAN JOAN JAIAK HERNANIN. MOLOTOFF TXOSNA

Selektah Sound System molotff txosnan. Txistulari inprobisatuta, Daddy Jeff, Mikel MC eta Zigor DZ. Festa eta festa...aldarrikapenarkin batera :-)

Ekainak 28, asteartea: Aritz Sound System. Donostia. Breakerrekin.
Uztailak 2, larunbata: Aritz Sound System. Festa pribatua.

Uztailak 16, larunbata. EUSKAL HERRIKO II GRAFITI LEHIAKETA. Selektah Sound System + breakers. Goizean tailerrak eta eguardian emanaldia. Arratsaldea libre.
Abuztuak 13, larunbata. AMURRIO JAIAK. Selektah Sound System + breakers
.